❝ Angelun oso urrunetik gatoz euskararen tematikan eta beraz gure lehentasuna teknikari postu baten sorreran izanen da. Euskara zerbitzuak bere aurrekontu propioa izatea da gure nahia.
Aurrekontuari doakionez ez dugu oraino zehaztu baina horretarako euskal konfederazioaren laguntza zein Baiona edo Biarritzeko euskara zerbitzuetan egiten dena aztertuko dugu. ❞
✔
Euskara batzordea sortu / egonkortu
❝ Euskara batzordea sortzeko aukera ikusten dugu, hautetsi, elkarte, herritarrak bertan sartuz. ❞
✔
Euskararentzat berezko aurrekontua bozkatu
❝ Euskal teknikariaren postuarekin batera, argi dugu euskara sailak aurrekontu propioa izan behar duela. Teknikariarentzat bezala ez dugu aurrekonturik oraino gogoetatua baina Baiona zein Biarritzen egiten denaz informatu eta euskal konfederazioaren aholkuak hartuko ditugu. ❞
✔
Euskara plana eraiki eta bozkatu
❝ 6 urteko plangintza aurreikusten dugu engaiamendu bakoitzarentzat egutegia, partaideak, aurrekontuak zehaztuz, mandatuan zehar zinezko aurrerapausoak emateko. Plangintza hori kontseiluak bozkatzea baitezpadakoa izanen da. ❞
Euskararen transmisioa (4/4)
✔
Herriko etxeko agenteak euskaldundu
❝ Gure engaiamendua hastapen batean izanen da egoeraren balorazioa egitea Herriko Etxeko agenteen artean. Nahi duten agenteei euskalduntzeko formakuntzak eskaintzeko. Kopuruen arabera, 6 urteko plangintza eman, agente kopuru handiena kontutan hartzeko gisan. Hor ere aurrekontua zehaztekoa izanen da. ❞
✔
Eskolen euskarazko irakaskuntza eskaintza garatu
❝ Angelu mailan, murgiltze eta elebidun sailen komunikazioa sustatu, buraso berriei sail horiei buruzko informazioa lehenetsiz. Angeluko eskola publiko guzietara sail elebiduna zabaltzeko inspekzioarekin kontatktuan sartu. Elebidunean, ama eskolan murgiltzea zabaldu. Ikastolaren ikusgarritasuna azkartu.
Haurtzain etxe euskalduna sustengatu. ❞
✔
Helduen euskalduntzea lagundu (egoitza, beka…)
❝ Angelun hainbat helduen euskalduntze elkarte bada (angeluko ikasleak, aek) eta Manex Goiehenetxe kultur zentroan dute tokia. Bide beretik beraien ikusgarritasuna zabaltzea izanen da erronka eta diru laguntzarekin sustengatzea. ❞
✔
Lehen haurtzaroaren euskarazko harrera garatu
❝ Angeluko Xokko Ttiki haurtzain etxea sustengatu eta bere ikusgarritasuna zabaldu. ❞
Euskararen erabilera (4/4)
✔
Euskarazko zerbitzu eskaintza garatu Herriko etxean
❝ Euskara zerbitzua sortzeko engaiamendua, aurrekontu propioa ukanen duena. Teknikariak garatuko duena. ❞
✔
Euskarazko aisialdi eskaintza garatu
❝ Uda leku elkartea sustengatu eta doakion diru laguntza eman. Barojako aisialdi zentroan eskaintza elebiduna bultzatu, animatzaile euskaldunak bilatuz. ❞
✔
Elkarte eta saltegiak euskararen erabiltzera akuilatu
❝ Elkarte eta saltegietan euskararen ezagutza eta erabilpenaren egoeraren bilana egin. Araberan, euskara gehiago erabiltzera bultzatu (seinaletika, komunikazioa, harremanetan). ❞
✔
Herritarrek euskara mintzatzeko espazioak eta aukerak sortu
❝ Herriko etxeko agente euskaldunak identifikatu eta identifikagarriak ezarri, herritarrek jakiteko zeinekin euskaraz aritu. Herriko Etxeak antolatzen dituen animazio ezberdinetan ("girouette en fête", "maharin en fête" adibidez) euskararen presentzia segurtatu (seinaletikan, ahozko komunikazioan...). ❞
Euskararen prestigioa (4/4)
✔
Euskararen aldeko ekimenetan parte hartu (Euskararen urtaroa, Korrika, Euskaraldia)
❝ Herriko Etxeak zuzenki parte hartzea ekimen ezberdinetan eta diru laguntzak ematea. ❞
✔
Agente eta hautetsiak euskararen erronkei formatu eta sentsibilizatu
❝ Plazara kooperatiba kontsultatu engaiamendu honen zehazteko. Lehen etapa batean nahi duten agente zein hautetsiei sentsibilizaio saioak eskaini. ❞
✔
Herritarrak sentsibilizatzeko komunikazio kanpaina masiboa egin
❝ Herriko Etxeko komunikazioan euskara sartu. Azken inkesta soziolinguistikoa oinarri gisa hartuz komunikazio kanpaina bat muntatu. Mandatuan zehar aurreikustekoa. ❞
✔
Euskararentzat ezagupen ofizial bat bozkatu
❝ Kontseiluan euskararen ezagupenaren aldeko bozka proposatu. Engaiamendu hau euskara batzordeak pentsatu, landu eta bozkarako proposamen gisa ekar lezake. ❞
Euskararen ikusgarritasuna (4/4)
✔
Herriko komunikazioan euskara molde orekatuan erabili (aldizkari, web, gutun…)
❝ Euskararen presentzia zabaldu Herriko Etxeko komunikazio euskarri ezberdinetan. Mandatuan zehar progresiboki presentzia handituz. ❞
✔
Hizkuntza paisaia euskaldundu (eraikin publikoak, seinaletika…)
❝ Teknikariarekin, euskara saila idekitzearekin eta euskara batzordea sortzearekin batera lehentasunetan den neurria, herriko etxeko seinaletika guzia euskaraz ere eman (seinaletika hirukoitza aurreikusten dugu, okzitanierarekin batera). ❞
✔
Euskal Hedabideetan komunikatu (iragarkiak)
❝ Herriko etxeak komunika bideetan iragarkia egiten duen bakoitzean euskal hedabideetan ere egiteko engaiamendua hartzen dugu. ❞
✔
Soinu paisaian euskara molde orekatuan erabili (telefono harrera, igogailu…)
❝ Engaiamendu hau ere mandatuan zehar kokatuko genuke, euskara plangintzaren barnean. ❞
Engaiamendu osagarriak
Herriko kontseiluan zuzeneko itzulpena segurtatu, euskaraz hitzegin nahi duen hautetsiak hala egin dezan!
Aurrekontuari doakionez ez dugu oraino zehaztu baina horretarako euskal konfederazioaren laguntza zein Baiona edo Biarritzeko euskara zerbitzuetan egiten dena aztertuko dugu. ❞