20 neurri konkretu, agintaldiaren lehen urtetik herriko etxeek ere euskararen alde eragiteko
1/ Helburuak
2026ko bozen karietara, Euskal Konfederazioak « Euskararen aldeko engaiamenduaren barometroa » aurkezten du. Tresna horren bidez, Ipar Euskal Herriko lurraldeetako herrietan aurkezten diren zerrendek aukera badute euskararen alde duten engaiamendua erakusteko, 20 neurri konkreturen inguruan posizionatuz.
Emaitza horiek publikatuko dira, hautesleen aurrean aurkeztuz zerrenda bakoitzarentzat « engaiamendu maila orokorra » nota bat, bai eta 5 ardatzen inguruan eraikitako diagrama bat adierazteko engaiamenduaren pundu azkar eta ahulak.
Aukeratu diren bost ardatzak dira :
- Hizkuntza politikaren baliabideak
- Euskararen transmisioa
- Euskararen erabilera
- Euskararen prestigioa
- Euskararen ikusgarritasuna
Hauteskunde egunaz aparte, lan hori baliagarri daiteke zerrendentzat aitzinetik hobeki gogoetatzeko eta artikulatzeko hizkuntza plana egituratu eta orekatua, bai eta hauteskundeen ondotik, bozak irabaziko dituzten zerrendentzat, agintaldiaren lehen urtetik, euskararen aldeko neurri konkretu eta eraginkorrak hartzeko.
2/ Prozedura
Urtarril hastapenetik, eta otsail bukaera arte (data laster zehaztuko da), Euskal Konfederazioak weborri berezi bat idekiko die zerrendei, inprimaki baten bidez beren engaiamenduak zehaztu ditzaten.
Ardatz bakoitzarentzat 4 engaiamendu proposatuak dira. Hautagaiek zehaztu beharko dute engaiamendu bakoitzarentzat ea bai ala ez horretan engaiatzen diren, eta, engaiatzekotan, zehaztu beharko dute testu labur baten bidez nola aurreikusten duten engaiamendu horren obratzea. Azalpen hori garrantzitsua izanen da notazio mementoan.
Epe bukaeran, Euskal Konfederazioak erantzunen balorizazioa eginen du, nota bat emanez ardatz bakoitzarentzat. Nota horren finkatzeko kondutan hartuko dira herriaren neurria (herri ttipi eta handiek ez dituzte behar eta ahal berak), testuinguru bereziak, engaiamendu kopurua eta engaiamendu horien inguruko azalpenak.
Emaitzak martxo hastapenean eginen dira publiko.
3/ Hogei neurriak
Hizkuntza politikaren baliabideak
- 01. Euskara teknikari postua sortu / egonkortu
- 02. Euskara batzordea sortu / egonkortu
- 03. Euskararentzat berezko aurrekontua bozkatu
- 04. Euskara plana eraiki eta bozkatu
Euskararen transmisioa
- 05. Herriko etxeko agenteak euskaldundu
- 06. Eskolen euskarazko irakaskuntza eskaintza garatu
- 07. Helduen euskalduntzea lagundu (egoitza, beka…)
- 08. Lehen haurtzaroaren euskarazko harrera garatu
Euskararen erabilera
- 09. Euskarazko zerbitzu eskaintza garatu Herriko etxean
- 10. Euskarazko aisialdi eskaintza garatu
- 11. Elkarte eta saltegiak euskararen erabiltzera akuilatu
- 12. Herritarrek euskara mintzatzeko espazioak eta aukerak sortu
Euskararen prestigioa
- 13. Euskararen aldeko ekimenetan parte hartu (urtaroa, korrika, euskaraldia)
- 14. Agente eta hautetsiak euskararen erronkei formatu eta sentsibilizatu
- 15. Herritarrak sentsibilizatzeko komunikazio kanpaina masiboa egin
- 16. Euskararentzat ezagupen ofizial bat bozkatu
Euskararen ikusgarritasuna
- 17. Herriko komunikazioan euskara molde orekatuan erabili (aldizkari, web, gutun…)
- 18. Hizkuntza paisaia euskaldundu (eraikin publikoak, seinaletika…)
- 19. Euskal Hedabideetan komunikatu (iragarkiak)
- 20. Soinu paisaian euskara molde orekatuan erabili (telefono harrera, igogailu…)
21. galdera
20 neurrien ondotik 21. galdera batek aukera emanen die zerrendei gehitzeko aurreikusi dituzten beste neurri batzuk ez direnak baromateroak zerrendatzen dituen 20 neurrietan. Notazioan eragain dezake erantzun honek.
Share this content: