Accueil
← Itzuli

Azkaine

Azkaine Bai Nahi dugun herria / le village que nous voulons

Azkaine Bai

Elorri Manterola

17 engaiamendu (12 azalduak)

Erantzun osoa

Hizkuntza politikaren baliabideak (3/4)

  • Euskara teknikari postua sortu / egonkortu
    ❝ Egun, euskara teknikariaren postu erdi bat bada, eta postu oso batean bilakatzea da erronka. ❞
  • Euskara batzordea sortu / egonkortu
    ❝ Euskara Plan bat abian ezartzea helburua dugularik, lan hori herriko eragileekin eraman nahi dugu. Hori dela eta, Euskara Batzorde bat beharrezkoa izanen da. ❞
  • Euskararentzat berezko aurrekontua bozkatu
  • Euskara plana eraiki eta bozkatu
    ❝ Euskara Plana herriko langile, elkarte eta eragileekin kontsultazioan eraikitzea da helburua. ❞

Euskararen transmisioa (4/4)

  • Herriko etxeko agenteak euskaldundu
    ❝ Herriko langileen euskara ezagutzaren diagnostikoa egin eta euskal hiztunak ez direnak euskalduntzeko lan bat eraman. ❞
  • Eskolen euskarazko irakaskuntza eskaintza garatu
    ❝ Egun ikastola, eskola publikoa eta eskola pribatu katolikoa ditugu herrian. Lehenean murgiltze eredua eta beste bietan elebiduna, arras ezberdinak. Gure helburua da gogoeta partekatua egitea euskarazko irakaskuntza garatzeko murgiltzearen ikuspegian. ❞
  • Helduen euskalduntzea lagundu (egoitza, beka…)
    ❝ Herriko Etxeak helduak euskalduntzeko kanpainetan murgildu.

    Gau Eskola sustengatu eta euskara baldintza egokietan ikasteko baliabideekin lagundu: egoitza... ❞
  • Lehen haurtzaroaren euskarazko harrera garatu
    ❝ Haurtzaindegian euskararen garapena bermatzeko gogoeta partekatua sustatu berau kudeatzen duen elkartearekin. ❞

Euskararen erabilera (4/4)

  • Euskarazko zerbitzu eskaintza garatu Herriko etxean
    ❝ Egungo zerbitzuaren diagnostikoa egin eta hizkuntz erabileraren araberako neurriak hartu, zerbitzuen euskalduntzeari buruz jotzeko. ❞
  • Euskarazko aisialdi eskaintza garatu
    ❝ Herrian diren aisialdi ekimenetan euskararen presentzia bermatzen dela segurtatu. ❞
  • Elkarte eta saltegiak euskararen erabiltzera akuilatu
    ❝ Kanpainak eginen dira eta Euskara Planaren baitako gogoetan parte hartzea sustatuko dugu. ❞
  • Herritarrek euskara mintzatzeko espazioak eta aukerak sortu
    ❝ Mintza-praktika ekimenak sustatu eta lagundu.

    Lehen hitza euskaraz dinamika bat sustatu. ❞

Euskararen prestigioa (3/4)

  • Euskararen aldeko ekimenetan parte hartu (Euskararen urtaroa, Korrika, Euskaraldia)
    ❝ Ekimen horietan Azkaineko herriaren jarrera aktiboa sustatu. ❞
  • Agente eta hautetsiak euskararen erronkei formatu eta sentsibilizatu
    Engaiamendu hau ez da azaldu
  • Herritarrak sentsibilizatzeko komunikazio kanpaina masiboa egin
    Engaiamendu hau ez da azaldu
  • Euskararentzat ezagupen ofizial bat bozkatu

Euskararen ikusgarritasuna (3/4)

  • Herriko komunikazioan euskara molde orekatuan erabili (aldizkari, web, gutun…)
    Engaiamendu hau ez da azaldu
  • Hizkuntza paisaia euskaldundu (eraikin publikoak, seinaletika…)
    Engaiamendu hau ez da azaldu
  • Euskal Hedabideetan komunikatu (iragarkiak)
  • Soinu paisaian euskara molde orekatuan erabili (telefono harrera, igogailu…)
    Engaiamendu hau ez da azaldu

Engaiamendu osagarriak

Euskara Plana osotasun batean ikusten dugu eta gai ezberdinetako erronkak horren baitan eraman nahi ditugu.