❝ Larresoro herri ttipiegia da euskara lan postu oso baten izaiteko, bainan postu bat mutualiza daiteke 2-3 herri auzokin.
❞
✔
Euskara batzordea sortu / egonkortu
❝ Euskara batzorde bat sortuko da, hautetsi, elkarte, eta norbanako batzuekin. 2-3 hilabetetarik bildu behar luke. Horrek du euskara plana landuko, eta bere obratzea segituko.
❞
✔
Euskararentzat berezko aurrekontua bozkatu
❝ Euskara plan bat idatziko da, euskara batzordearen laguntzarekin. Hau epe labur, ertain eta luzeko helburuz osatuko da, herri kontseiluak adosteko gisan, aurrekontu dedikatu batekin. ❞
✔
Euskara plana eraiki eta bozkatu
❝ Euskara plan bat idatziko da, euskara batzordearen laguntzarekin. Hau epe labur, ertain eta luzeko helburuz osatuko da, herri kontseiluak adosteko gisan, aurrekontu dedikatu batekin. ❞
Euskararen transmisioa (2/4)
✔
Herriko etxeko agenteak euskaldundu
❝ Herriko etxeko langileek herritarrekilako harremana euskaraz egitea inportantea da. Horregatik, euskaradunak direneri aitzina formatzen hobetzen proposatuko zaie. Besteeri proposatuko zaie ikastea, bereziki haurrekin edota publikoarekin harremanetan direneri. Euskara ikasten dutenak sariztatuko dira soldatan.
Eskolako eta eskola inguruko laguntzaileak (ATSEM) euskaradunak lehenetsiko dira kontratatzeko momentuan, eta pribatuan diruz lagunduko.
❞
✖
Eskolen euskarazko irakaskuntza eskaintza garatu
✔
Helduen euskalduntzea lagundu (egoitza, beka…)
❝ Heldueri begira, euskalduntzea lagunduko da, gau eskola bat lagunduz AEKrekin elkar adituta, lokal bat eskainiz adibidez. Ikasi nahi duten pertsoneri laguntza bat eman emanen zaie, beka modukoa. ❞
✖
Lehen haurtzaroaren euskarazko harrera garatu
Euskararen erabilera (4/4)
✔
Euskarazko zerbitzu eskaintza garatu Herriko etxean
❝ CCAS zerbitzuak euskaraz ere proposatuko dira, eta egitate legal batzu ere (ezkontza). Familia liburuxka elebiduna zabalduko da.
❞
✔
Euskarazko aisialdi eskaintza garatu
❝ Gazteentzat euskarazko aisialdi proposamena eskainiko da, herriko CCASaren bidez (bakantzetako aktibitate batzu adibidez) eta herri auzoetako aisialdi zentroak euskarazko harrera egitea bultzatuko.
❞
✔
Elkarte eta saltegiak euskararen erabiltzera akuilatu
❝ Saltokieri proposatuko zaie barne dokumentuak, seinaletika euskaraz egitea, euskara ikastea, bederen harrera egiteko minimomoa…
Elkarteeri proposatuko zaie aktibitate eskaintza bat(zu) egitea euskaraz, adibidez rugbia entrenatzaile batzuek badakitelarik. Komunikazioa euskaraz ere egin dezaten galdeginen zaie.
❞
✔
Herritarrek euskara mintzatzeko espazioak eta aukerak sortu
❝ Praktika garatuko da, mintzapraktika saioak antolatuz, eta aktibitate, ateraldi eta trukaketak antolatuz. ❞
Euskararen prestigioa (3/4)
✔
Euskararen aldeko ekimenetan parte hartu (Euskararen urtaroa, Korrika, Euskaraldia)
❝ Euskararen hitzordu nagusietan herriak parte hartuko du, komunikatuko, eta jendea parte hartzera bultzatuko: Euskararen urtaroa, Korrika, Euskaraldia, Euskararen eguna.
❞
✔
Agente eta hautetsiak euskararen erronkei formatu eta sentsibilizatu
❝ Herriko hautetsiak eta langileak sentsibilizatuko dira, adibidez Plazararekin saioak/formakuntzak antolatuz.
❞
✖
Herritarrak sentsibilizatzeko komunikazio kanpaina masiboa egin
✔
Euskararentzat ezagupen ofizial bat bozkatu
❝ Euskara xarta izenpetuko da, euskararen ofizialtasuna aldarrikatuko da
❞
Euskararen ikusgarritasuna (3/4)
✔
Herriko komunikazioan euskara molde orekatuan erabili (aldizkari, web, gutun…)
❝ Herriaren komunikazioa elebiduna izanen da: aldizkaria, webgunea, gutunak, Panneau Pocket. Komunikazioa oro har osoki euskarara itzuliko da, aktualitatekoa ere, profesionalen bidez. Ahozko komunikazioan ere euskarari lekua atxikiko zaio.
❞
✔
Hizkuntza paisaia euskaldundu (eraikin publikoak, seinaletika…)
❝ Karriken izen eta panel guziak euskaraz edo elebidunez izan behar dute. Barne seinaletikak herriko egoitza guzietan elebiduna izan behar du. ❞
✖
Euskal Hedabideetan komunikatu (iragarkiak)
✔
Soinu paisaian euskara molde orekatuan erabili (telefono harrera, igogailu…)
❝ Herriko etxeko harrera telefonikoa euskaraz izanen da.
❞
Engaiamendu osagarriak
Euskara xarta izenpetu
Leabururekin harremantzea indartu : egun berezi bat antolatu, senidetza panela eman herri sartzean.
Euskaraz ari diren elkarteak lagundu : Plazara, AEK, Uda leku, Seaska, Biga bai…
UEMAn sartu
Udalbiltzan sartu
Asil politikoa eskaini
Leabururekin harremantzea indartu : egun berezi bat antolatu, senidetza panela eman herri sartzean.
Euskaraz ari diren elkarteak lagundu : Plazara, AEK, Uda leku, Seaska, Biga bai…
UEMAn sartu
Udalbiltzan sartu
Asil politikoa eskaini