Accueil
← Itzuli

Baiona

Baiona mugimenduan / Bayonne en mouvementt Bayonne l'essentiel c'est vous ! / Baiona, Funtsezkoa zuek zarete! Bayonne tout simplement !

Bayonne l'essentiel c'est vous ! / Baiona, Funtsezkoa zuek zarete!

Jean-René Etchegaray

20 engaiamendu (20 azalduak)

Erantzun osoa

Hizkuntza politikaren baliabideak (4/4)

  • Euskara teknikari postua sortu / egonkortu
    ❝ Amaitzen ari den agintaldian euskara zerbitzua azkartu zen, denbora erdiko postu bat postu oso bilakatuz eta horren ondorioz 2 pertsonaz osatutako zerbitzua izanez. Agintaldi honetan zerbitzu hori egonkortuko dugu.
  • Euskara batzordea sortu / egonkortu
    ❝ Euskara batzordea bada, baina, gogoeta bat abiatuko dugu Euskara axuant berriarekin, batzorde hori birrasmatzeko, bere errola azkartuz eta gehiago irekiz. ❞
  • Euskararentzat berezko aurrekontua bozkatu
    ❝ Euskara zerbtizuak bere aurrekontua badu eta izanen du, baina, gainerateko sailetako aurrekontuak mobilizatzen eta mobilizatuko dira hizkuntza politika azkartzeko (eskoletako aurrekontua, inbertsio aurrekontua eskola berrietan gelak aurreikusteko, Hiriondo ikastola berritzeko...) ❞
  • Euskara plana eraiki eta bozkatu
    ❝ Euskara plan bat indarrean dago 2030 arte. Ebaluatu eta berritu beharko da. ❞

Euskararen transmisioa (4/4)

  • Herriko etxeko agenteak euskaldundu
    ❝ Formakuntza plana indarrean dago. Berriz aztertuko da lan postuen arabera. ❞
  • Eskolen euskarazko irakaskuntza eskaintza garatu
    ❝ Gure helburua da auzo guzietan euskarazko irakaskuntza eskaintza garatzea eta irakaskuntza katolikoarekin lan berezia egitea (Baionan asko garatua baita, baina, bertan, irakaskuntza elebiduna guti, aldiz). ❞
  • Helduen euskalduntzea lagundu (egoitza, beka…)
    ❝ AEK lagundu nahi dugu auzoetan eskolak emateko tokiak atzematen. ❞
  • Lehen haurtzaroaren euskarazko harrera garatu
    ❝ Haur harrera elebiduna garatuko dugu eta murgiltze ereduan diren bi haurtzaindegi irekiko ❞

Euskararen erabilera (4/4)

  • Euskarazko zerbitzu eskaintza garatu Herriko etxean
    ❝ Euskara planaren garapenaren baitan aurreikusia den formakuntza planarekin batean. ❞
  • Euskarazko aisialdi eskaintza garatu
    ❝ Uda Lekuren laguntza ; hiriak kudeatutako zentroetan lana elebitasuna garatzeko ; ikasle elebidunei laguntza etxeko lanak egiteko. ❞
  • Elkarte eta saltegiak euskararen erabiltzera akuilatu
    ❝ Aurreikusia planean. Esperimentazioa abiatu zen larunbateko merkatuetan, garatuko da besteetan eta lan berezia eginen da Komertzio Bulegoarekin. ❞
  • Herritarrek euskara mintzatzeko espazioak eta aukerak sortu
    ❝ Lan eginen dugu hiriko eragileekin espazio horiek sortzeko eta ikusgarri bilakatzeko, euskaraz mintzatu nahi duen jendea eta euskara ikasten ari den jendea laguntzeko gune horien identifikatzen. ❞

Euskararen prestigioa (4/4)

  • Euskararen aldeko ekimenetan parte hartu (Euskararen urtaroa, Korrika, Euskaraldia)
    ❝ Ekimen horietan parte hartzen dugu jadanik, Euskararen Eguna kari egiten den ekitaldia aldatu nahi dugu ospe gehiago emateko gisan. ❞
  • Agente eta hautetsiak euskararen erronkei formatu eta sentsibilizatu
    ❝ Sentsibilizazio formakuntzak antolatuko dira. ❞
  • Herritarrak sentsibilizatzeko komunikazio kanpaina masiboa egin
    ❝ Lan hori elkargoarekin eta EEPrekin batean aipatuko da. ❞
  • Euskararentzat ezagupen ofizial bat bozkatu
    ❝ Gai hori aztertuko dugu, ikusteko nola egin daitekeen. ❞

Euskararen ikusgarritasuna (4/4)

  • Herriko komunikazioan euskara molde orekatuan erabili (aldizkari, web, gutun…)
    ❝ Helburu horretara iristeko abiatu lana segituko dugu. ❞
  • Hizkuntza paisaia euskaldundu (eraikin publikoak, seinaletika…)
    ❝ Helburu horretara iristeko abiatu lana segituko dugu. Mandatu honetan, Bonnat museoa eredugarria izan da ikuspegi horretatik. ❞
  • Euskal Hedabideetan komunikatu (iragarkiak)
    ❝ Gaien eta beharren arabera. ❞
  • Soinu paisaian euskara molde orekatuan erabili (telefono harrera, igogailu…)
    ❝ Helburu horretara iristeko abiatu lana segituko dugu. ❞

Engaiamendu osagarriak

Familia liburuxka elebiduna. Baiones berrien sentsibilizazioa, elkargoarekin batean. Kirol taldeekin lan berezia...