❝ Herriko langileetan animatzaile bat bada jadanik euskararen aldeko ekintzak bultzatzen ditu : Baigorri-baztan gazteen arteko topaketak, POCTEFA, euskal historioa ta ondarea transmititzea. Sortuko den euskara batzordearekin elkarlanean arituko da. ❞
✔
Euskara batzordea sortu / egonkortu
❝ Gure programan da lan batzordeak sortzea: hautetsi eta herritar bilduko dituena. Hauetariko bat da euskara batzordea izanen da ❞
✔
Euskararentzat berezko aurrekontua bozkatu
❝ Mementoko Ez da hala egiten, bainan helburua dugu euskararen alde herriak jadanik emaiten duena (diru laguntza, itzulpen, ekitaldi edo gertakari – 3 ekolak, baztan-Baigorri) “euskararen berezko aurrekondu” batean sartzea. Hobeki ikusteko zer emaiten dugun euskararen alde eta gure helburuen arabera egokitzeko beharrez. ❞
✔
Euskara plana eraiki eta bozkatu
❝ Baigorri euskararen arnasgune bat orain arte eta gure helburua arnasgunea babesteko eta indartzeko neurriak hartzea da. Hortan lehen urratsa diagnostiko bat egitea izanen da ondotik euskara plan bat eraiki eta bozkatzeko. ❞
Euskararen transmisioa (4/4)
✔
Herriko etxeko agenteak euskaldundu
❝ Herriko langileen erdia elebiduna da. Gure xedea da langileak euskalduntzen segitzea eta ikasi duten langileak praktikan ezartzen laguntzea. Langile berriak kontratatzeko orduan euskara jakitea baloratzen segituko dugu.
❞
✔
Eskolen euskarazko irakaskuntza eskaintza garatu
❝ Herrian hiru eskola dira. Hauetarik bat ikastola, bigarrena pribatua ama eskolan murgiltzea eta ondotik elebiduna eta eskola publikoa, irakaskuntza elebiduna proposatzen duena. Azken honekin aztertuko dugu ama eskolan murgiltzea proposatzeko posibilitatea. ❞
✔
Helduen euskalduntzea lagundu (egoitza, beka…)
❝ Euskara ikasi nahi duten Baigorriarrendako beka plantan emanen dugu eta Aek-rekin lan egin herrian proposatzen diren kurtsoen mantentzeko eta garatzeko (momentuz bi maila proposatzen dira). ❞
✔
Lehen haurtzaroaren euskarazko harrera garatu
❝ Jadanik lanean diren haurtzainekin diagnostiko bat egin behar dugu euskara ze heinetan praktikatzen duten haurrekin ikusteko eta ikasteko parada emaiteko nahi duteneri. Herrian harreragune berriak sortzeko beharra/proiektua balitz, Konkolotxekin lan eginen ginuke hauek osoki euskaldunak izan daitezen. ❞
Euskararen erabilera (4/4)
✔
Euskarazko zerbitzu eskaintza garatu Herriko etxean
❝ Gure barne seinaletika sortu eta euskaldundu behar dugu (zerbitzu teknikoen zentroa, depota, bulegoetako ate gaineko jendeen funtzioa).
Harrera telefonikoa elebidunez egiteko herriko langileekin lan egin
❞
✔
Euskarazko aisialdi eskaintza garatu
❝ Jadanik ekintza batzu antolatzen ditu herriak herriko eskolekin :Olentzero, eskolen arteko euskara eguna, Baztan eta baigorriko gazteen arteko trukaketa egunak, euskarazko filmak proiektatzea herriko haurrentzat,
Lan hori segitzeko eta garatzeko xedea dugu. Bereziki herriko kirol elkarteekin elkarlanean, euskara gehiago erabil dezaten.
❞
✔
Elkarte eta saltegiak euskararen erabiltzera akuilatu
❝ JAdanik lan bat eramana izan zen herriko saltegietan :Hiztegiak proposatu, afitxaketa elebidunez ezartzeko itzulpena proposatuz. Lan hori berriz egitekoa da oraingo saltegietan.
EEP-k proposatzen duen “Euskaraz barra barra”dispositiboan sartuz ala Baigorriko label bat sortuz: lantzekoa.
❞
✔
Herritarrek euskara mintzatzeko espazioak eta aukerak sortu
❝ Jadanik espazio andana bada herrian euskaraz mintzatzeko: Merkatua, Amapa, basaizeak edo ikastolak antolatu ekitaldiak, irakurketa kluba, kantu taldea. Euskara batzordearen lana izanen da euskara praktikatzeko espazioa gehiago sortzea ❞
Euskararen prestigioa (4/4)
✔
Euskararen aldeko ekimenetan parte hartu (Euskararen urtaroa, Korrika, Euskaraldia)
❝ Jadanik Korrikan parte hartzen du herriak aldi oro kilometro bat hartuz. euskararen urtaroa eta euskaraldia: herriko dinamikak sortzekoak. ❞
✔
Agente eta hautetsiak euskararen erronkei formatu eta sentsibilizatu
❝ Aintzina Baigorriren lan ardatzetariko bat euskara da beraz bai presente izanen da Kontseiluaren funtzionamenduan, komunikazio eta lan hizkuntza bezala. Herriko langileekin ere lan eginen dugu, dakitenek, euskara gehiago aintzinerat eman dezaten ❞
✔
Herritarrak sentsibilizatzeko komunikazio kanpaina masiboa egin
❝ Herritar berrien harrera antolatu nahi dugu: herriaren aurkezpenean euskararen garrantzia esplikatuz eta euskara ikasteko bideak emanez. Euskaraldia bezalako kanpainetan, herriko euskara batzordean herritarren parte hartzea sustatuko dugu. ❞
✔
Euskararentzat ezagupen ofizial bat bozkatu
❝ Baigorrin euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzeko euskararen ezagupen ofizial bat idatzi eta bozkatuko dugu. ❞
Euskararen ikusgarritasuna (4/4)
✔
Herriko komunikazioan euskara molde orekatuan erabili (aldizkari, web, gutun…)
❝ Webgunea eta herriko kazeta osoki elebidunak dira. Beste komunikazio bideetan (PanneauPocket adibidez) ezartzen diren informazioak ere elebidunez direla zainduko dugu. ❞
✔
Hizkuntza paisaia euskaldundu (eraikin publikoak, seinaletika…)
❝ Herriko seinaletika guzia egitekoa denez, baliatuko gira euskararen ikusgarritasuna bermatzeko ❞
✔
Euskal Hedabideetan komunikatu (iragarkiak)
❝ Iragarkiak Herria kasetan ala Irulegiko irratiaren bitartez zabaltzen segituko dugu. ❞
✔
Soinu paisaian euskara molde orekatuan erabili (telefono harrera, igogailu…)
❝ Herriko langileekin lantzekoa: harrera telefonikoa egiterakoan lehen hitza euskaraz,
Tel profesionaletan erantzungailua elebidunez ezartzea adibidez. Herriak antolatu ekimenetan euskara lehenetsiko dugu.
❞