Accueil
← Itzuli

Donibane Garazi

Donibane Erne / Saint Jean autrement

Donibane Erne / Saint Jean autrement

Xabi Larre

11 engaiamendu (11 azalduak)

Erantzun osoa

Hizkuntza politikaren baliabideak (2/4)

  • ✖ Euskara teknikari postua sortu / egonkortu
  • ✔ Euskara batzordea sortu / egonkortu
    ❝ Gure kasuan sortu, ez baita batzorderik gaur egun. Euskararen presentzia azkartzeko elkarteetan, animazioetan eta herriko etxearen zerbitzuetan. ❞
  • ✖ Euskararentzat berezko aurrekontua bozkatu
  • ✔ Euskara plana eraiki eta bozkatu
    ❝ Nahiko ginuke hizkuntza politika bat plantan eman aurrekondu batekin eta kargualdiko helburuekin. ❞

Euskararen transmisioa (2/4)

  • ✔ Herriko etxeko agenteak euskaldundu
    ❝ Partez egiten da, bainan zentzu horretan segitu. ❞
  • ✖ Eskolen euskarazko irakaskuntza eskaintza garatu
  • ✔ Helduen euskalduntzea lagundu (egoitza, beka…)
    ❝ AEK finkatua da gure herrian. Egoitza duin eta operatibo bat atxemaitea ukanen dugu helburu. (gaur egun partikular bati alokatzen du).
    Beka bat proposatu herriko euskaldun berriak ikasterat akuilatzeko. ❞
  • ✖ Lehen haurtzaroaren euskarazko harrera garatu

Euskararen erabilera (3/4)

  • ✔ Euskarazko zerbitzu eskaintza garatu Herriko etxean
    ❝ Ez da. Ahal ekonomikoek permititzen badaukute, nahiko ginuke postu bat sortu. ❞
  • ✖ Euskarazko aisialdi eskaintza garatu
  • ✔ Elkarte eta saltegiak euskararen erabiltzera akuilatu
    ❝ Partez egiten da, Euskoaren bidez. Bainan nahiko genituzke identifikatu komertzio eta ostatuak nuen euskara pratikatzen ahalko den. ❞
  • ✔ Herritarrek euskara mintzatzeko espazioak eta aukerak sortu
    ❝ Herriko etxeko harrera euskaraz eskaintzea guttienik. Elkarteetan euskararen praktika kondutan hartua izaitea.
    Beste gai transbertsalekin, pentsatzen ginuen elkarteen diruz laguntzea baldintzatzea hainbat elementuren arabera: euskararen erabilpena, ingurumenaren zaintza, sexismoari buruzko prebentzioa... ❞

Euskararen prestigioa (2/4)

  • ✔ Euskararen aldeko ekimenetan parte hartu (Euskararen urtaroa, Korrika, Euskaraldia)
    ❝ Euskaraldian parte hartu, korrikan ere bixtan dena. ❞
  • ✔ Agente eta hautetsiak euskararen erronkei formatu eta sentsibilizatu
    ❝ Formakuntzak proposatu langileer. ❞
  • ✖ Herritarrak sentsibilizatzeko komunikazio kanpaina masiboa egin
  • ✖ Euskararentzat ezagupen ofizial bat bozkatu

Euskararen ikusgarritasuna (2/4)

  • ✔ Herriko komunikazioan euskara molde orekatuan erabili (aldizkari, web, gutun…)
    ❝ Osoki manera elebidunean komunikatu. ❞
  • ✔ Hizkuntza paisaia euskaldundu (eraikin publikoak, seinaletika…)
    ❝ Lan potolo bat bada hortan egiteko gure herrian. Bainan elementu gako bat da. ❞
  • ✖ Euskal Hedabideetan komunikatu (iragarkiak)
  • ✖ Soinu paisaian euskara molde orekatuan erabili (telefono harrera, igogailu…)

Engaiamendu osagarriak

-