Accueil
← Itzuli

Urruña

Urruña Elgarrekin Vivons Urrugne autrement / Ongi bizi Urruñan

Urruña Elgarrekin

Filipe Aramendi

20 engaiamendu (19 azalduak)

Erantzun osoa

Hizkuntza politikaren baliabideak (4/4)

  • Euskara teknikari postua sortu / egonkortu
    ❝ Euskara teknikaria postua sortua da eta egonkortu nahi dugu. ❞
  • Euskara batzordea sortu / egonkortu
    ❝ Euskara batzordea plantan ezarria izan da eta mantenduko da. ❞
  • Euskararentzat berezko aurrekontua bozkatu
    ❝ Beraz adibide bat emateko euskararen 2025ko aurrekontua honakoa izan da:
    - euskara zerbitzua : 32 000 €
    - Formakuntza plana (12 langile formakuntzan) : 38 000 €
    - Euskalgintzako elkarteak lagundu: 41 900 €

    Orotara : 111 900 € euskararen alde. ❞
  • Euskara plana eraiki eta bozkatu
    ❝ Euskara plana 2022 urtean landu da eta 2023 ko abenduan aho batez bozkatua izan da herri kontseiluan. Gure planaren epealdia 2024-2028 koa da. 2028 urtetik goiti, ebaluatu eta berrituko da. ❞

Euskararen transmisioa (4/4)

  • Herriko etxeko agenteak euskaldundu
    ❝ Urte anitzetako formakuntza plan bat dugu 2028 urtea arte, gaur egun 12 langile formakuntzan ditugu eta formakuntza plan berri bat osatzen ari gara. 12 langile horiez gain, beste lauk maila egokiarekin bukatu dute formakuntza. Zerbitzu estrategikoak hautatu dira : Eskolak; aisialdi guneak; komunikazioa; Ingurmen taldea; GEUZ; familien lehiatila, etab.
    Langileak formatzen segituko dugu. ❞
  • Eskolen euskarazko irakaskuntza eskaintza garatu
    ❝ Urruñan sei eskola ditugu, ikasleen % 72-ak euskaraz ikasten du. Sei eskolek euskarazko eskaintza dute, 2 murgiltzean, 4 elebidunean, horietariko bik murgiltzea proposazen dute ama eskolan. Euskara zerbitzuak euskarazko jarduerak proposatzen dizkie :

    - kultur trasmisio tailerrak (olentzero, ihauteri, gau beltza, erakusketa bisitaj...)
    - euskarazko antzerki tailerrak
    - burasoentzanko tailerrak
    - Euskararen kriseiluak egitasmoa
    Euskarazko mediazioa indartuko dugu ❞
  • Helduen euskalduntzea lagundu (egoitza, beka…)
    ❝ AEK-arekin helduentzako klaseak eskaini nahi ditugu, bainan azken urte horietan zaila izan da talde bat osatzea. Lortu dugu burasoentzat modulo bat sortzea. Klaseentzat gela bat uzteko prest gira (herriko etxeko langilentzako iada bada) eta herritarren BEKA aztertzeko prest gaude. ❞
  • Lehen haurtzaroaren euskarazko harrera garatu
    ❝ Gaur egun, herrian hiru haurtzandegi pribatu badira eta hiruak elkargoaren LEHA labelizazio desmartxan dira. Gure xedea litzateke horiez gain MAM euskaldun bat plantan jartzea. ❞

Euskararen erabilera (4/4)

  • Euskarazko zerbitzu eskaintza garatu Herriko etxean
    ❝ Formakuntzen bidez langileak euskalduntzen ditugu. Herritarrei zuzendu komunikazio oro elebiduna da, kontratazioan ere euskara baloratzen dugu, azkenik komunikazioa molde orekatuan egiten dugu. (Herriko berripapera, webgunea, komunikazio euskarriak, familia liburuxka, sare sozialak, etab.). Bide beretik segitu nahi dugu. ❞
  • Euskarazko aisialdi eskaintza garatu
    ❝ Herriko aisialdi gunea, elkargoaren euskaraz josta label dispositiboan sartu da. Taldeka modeloa plantan jartzen ari gira, hau da euskarazko sekzio bat ireki dela. Bestalde gazteentzat Euskarabenturan parte hartzen dugu eta Mugaldeko uda Lekuan ere (Oiartzunm Sara Bortziriak eta Urruña). Horrelako proiektuak garatzen segituko dugu. ❞
  • Elkarte eta saltegiak euskararen erabiltzera akuilatu
    ❝ Eragile pribatuekin lan egiteko BAI EUSKARARI ziurtagiriaren elkartearekin hitzarmena egin da. Euskaren mapa osatu da eta elkartearen bidez neurriak hartzen dituzte. ❞
  • Herritarrek euskara mintzatzeko espazioak eta aukerak sortu
    ❝ Arnas guneak sortzen dira antolatu gertakarien bidez : ELEALAI adibidez,eta elkarteekin elkalanean. Gertakariak proposatzen segituko dugu. ❞

Euskararen prestigioa (4/4)

  • Euskararen aldeko ekimenetan parte hartu (Euskararen urtaroa, Korrika, Euskaraldia)
    ❝ Herriko etxeak sei urte hauetan parte hartu du ekimen guzti horietan. Eta elkarteekin elkarlanean aritu gira. ❞
  • Agente eta hautetsiak euskararen erronkei formatu eta sentsibilizatu
    ❝ Zerbitzua sortzerakoan, agente eta hautetsiekin tailerrak antolatu dira (komunikazio elebidunen xarta, hizkuntza politika eta ekipa berriarekin errepikatu eta garatu nahiko genuke) ❞
  • Herritarrak sentsibilizatzeko komunikazio kanpaina masiboa egin
    ❝ Elkargoaren sartze kanpainan parte hartzen segitu nahiko genuke eta orain arte bezala burasoei zuzendu kanpainak egiten ❞
  • Euskararentzat ezagupen ofizial bat bozkatu
    Engaiamendu hau ez da azaldu

Euskararen ikusgarritasuna (4/4)

  • Herriko komunikazioan euskara molde orekatuan erabili (aldizkari, web, gutun…)
    ❝ Herriko komunikazio euskara molde orekatuan erabiltzen segitu. Horretarako bozkatu dugun komunikazio elebidunaren xarta aplikatzen segitu. ❞
  • Hizkuntza paisaia euskaldundu (eraikin publikoak, seinaletika…)
    ❝ Seinaletika guzian elebitan egiten segitu. ❞
  • Euskal Hedabideetan komunikatu (iragarkiak)
    ❝ Euskal hedabideekin elkarlanea segitu, ala nola, harpidetzak hartuz, dirulaguntzak emanez, eta komunikatzen segituz. Eta iragarkiak puntualki hartuz. ❞
  • Soinu paisaian euskara molde orekatuan erabili (telefono harrera, igogailu…)
    ❝ Soinu paisaia iada euskaraz dugu eta segituko dugu. ❞

Engaiamendu osagarriak

Plana badugu, eta obratzen segitu nahi dugu. Gaur egun oraindik, lan egiteko gelditzen da, gure zerbitzuetan ere eta orduan hori indartu nahi dugu.

Azpimarratu nahiko genuke hikzuntza politika bat eramateko elkarlana beharrezkoa dela herri zerbitzuekin, elkarteekin, eragile pribatuekin, gaineretako instituzio publiko eta herriko etxeekin.